Oihanen eta lakuen gainetik egin zuten hegan, itsasoen eta irlen gainetik. Han behean, beren azpian, firrindaka zebilen iparbeltza, uluka otsoa; erlantz egiten zuen elurrak, eta haren gainetik, bele beltza hegan zihoan karranka.