


Lehenengo biztanleak uhartera iritsi ziren orain dela 40.000-70.000 urte. 1788an britainiarrek lurraldea kolonizatzen hasi ziren, eta urte hori baino lehen 315.000-750.000 pertsona han bizi zirela uste dute adituek. Europarrek eramandako gaixotasunek eta indarkeriazko ekintzek populazio hori murriztu zuten urteekin. XX. mendeko hasieran, adibidez, 150.000 aborigen baino ez ziren bizi.